Urduña hiri titulua daukan Bizkaiko udalerri bakarra da; hasieratik garrantzi handia izan zuen, Europa eta Gaztelaren arteko merkataritzarako kokapen estrategikoa zuela eta. Horren adierazle da Aduana eraikin historikoa, gaur egun bainuetxe dena. Nabarmentzekoa da Alde Zaharra, Bizkaiko handiena, 1997. urtean multzo historiko-monumentala izendatua.

Urduña eta inguruak bisitatzeko aukera baldin baduzue, Iberiar penintsulako ur-jauzi altuenaz gozatu ahal izango duzue, Santiago mendiko parke naturalean.

Txarlazon 25 metroko hormigoizko monumentua ikusi ahal izango duzue, Antiguako ama zuhaitz baten adaburuan irudikatzen duena. Amabirjina hori Urduñako Antiguako Andre Mariaren santutegian ikus daiteke baita ere, Txarlazo mendiaren magalean.

Urduñako bailara airetik ezagutu nahi baduzue, globoan edo bi plazako parapentean hegan egiteko aukera dago.

Nekazaritza eta abeltzaintza dira Urduñako sektore nagusienetakoak, eta hortaz, hainbat baserri edo haztegi mota bisitatzeko aukera izango duzue: gaztandegiak, txakoli upategiak, marmelada, barraskiloak, euskal pastela, etab. Tokiko produktuak eskuratu ahal izango dituzue.

Urduñatik gertu dago Bilbo, Guggenheim Museoa ikur duen hiria.

Arabar Errioxa ere hurbil dago. Bertako herri eta bodegetan ardoaren kulturaz gozatu ahal izango duzue.

Ingurua

Zer bisitatu Urduñan eta inguruan?

Jarduerak

Zer egin Urduñan eta inguruan?

Jaiegunak

  • Aste Santua: prozesio tradizioa.
  • Patroiaren jaiak: Otxomaio (maiatzaren 8tik 15era).
  • San Juan feria (ekaineko azken igandea).
  • Amabirjinaren koroazioa (iraileko lehen igandea).